logo
arabako lautada
Zabaldu: Facebook Twitter Google Plus

La Comarca

Euskara Lautadan

Aintzinean Lautadako herritar gehienak, lautadarrak, euskaldun elebakarrak ziren. Mendeak aurrera egin ahala euskara indarra galtzen hasi zen gaztelaniaren eraginez . Azken hau gizartean eta kultura alorrean erabat gailendu zen arte. Honen arrazoi nagusia goi gizarte-mailen erderarako joera izan zen, honek euskararen entzute-galtzea ekarri zuen eta. Horren ondorioz euskara, euskaldunen artean ere, kulturarik gabeko eta pertsona baldarren hizkuntza moduan ikusten hasi zen.

Euskararen baztertzea , batez ere, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera eman zen, baina "Sociedad Bascongada de Amigos del País" elkarteko euskal intelektual batzuk baztertze hau moteltzea lortu zuten. XIX. mendean, nekazariek karlistadak galdu izanak eta 1876ko Foruak bertan behera uzteak, hezkuntza politika gobernu espainiarraren eskuetan geratzea ekarri zuen, eta honek Lautadan euskararen erabateko heriotza ekarri zuen.

Aguraingo Bake-Epaitegiko aktek diotenez, 1841ean, oraindik ere, itzultzaile baten beharra zeukaten. Honek esan nahi du bertako euskaldun elebakarren ehunekoa handia zela. Gaur egun Euskara hitz egiten edo ulertzen duten lautadatarren portzentaia % 37koa da. Ehuneko hau 1870an ematen zenaren berbera da, Ladislao de Velascok euskararen egoera Araban aztertu zuen garaikoa, garai hartan 1000 biztanle inguruk hitz egiten zuen euskaraz. Mende bat geroago, 1970ean, Pedro de Yrizarrek egindako inkestaren arabera, lautadar jatorriko hiru biztanlek besterik ez zuen egiten euskaraz. Beraz, euskararen berreskurapena azken 25 urteetan oso nabarmena izan da, eta hau herritarrek beraien izaera kulturala berreskuratzeko zeukaten borondateari esker eta hauek egindako lanari esker lortutako emaitza da.

 
fotografía de un grupo de niños con trajes típicos
Logo Cuadrilla Agurain