logo
arabako lautada
Zabaldu: Facebook Twitter Google Plus

La Comarca

Historia

Historiaurrea

Duela 15.000 urte, artista anonimoek Altamira eta Santimamiñeko bobedak margotzen zituztenean, Lautada estepa hotz eta jenderik gabekoa zen , mendi arteko pasabidea. Betatik elur-oreinak, zaldiak eta bisonteak igarotzen ziren larre berrien bila , eta haien atzetik gizakiak ibiltzen ziren, Crô-magnonak hain zuzen ere. Hauek Elgea, Urkilla eta Aratz mendien iparraldean bizi ziren, itsasoaren eraginez, epelagoa zen eta. Baina Lautadan bertan ez zen jenderik bizi.Lautadan haize handiak eta hotza nagusi ziren, eta bertan belarrak eta zuhaiskak besterik ez ziren hazten. Bertako ibaiek hegoaldeko mendietatik zetorren ibai handi batekin egiten zuten bat, eta bertan lokaztegi handiak eratzen ziren. 100.000 urte lehenago, Wurm glaziazioa eman baino lehen, beste gizaki batzuk, Neandertalak hain zuzen ere, silexko tresnak utzi zituzten Entziako mendizerran.

Duela 10.000 urte, izotza atzera egiten hasi zen mendietan, tenperaturak gora egin zuen, eta landaretza eta fauna aldatu egin ziren. Urkiak, hurritzak eta pinuak izan ziren Lautadako estepa hartu zuten lehenengo zuhaitzek. Gero, duela 7.500 urte, haritza izan zen nagusi. Duela 6.000 urte Lautada haritzez, erkametzez eta arteez osatutako baso trinkoa zen. Baso honetan oreinak, orkatzak, uroak, basurdeak eta zezen basatiak bizi ziren, eta hauek ehizatu nahian ortsoak, txakur basatiak, hartzak, eta noski, gizakiak aritzen ziren.Gizakia oraindik ere ez zen Lautadan bizi, bizilekuak mendietan mantetzen zituzten eta. Garai honetan ekonomia ehizan eta bilketan oinarritzen zen, baina hemendik aurrera elikagaiak ekoizten hasi ziren, hau da, abeltzaintza eta nekazaritza lantzen.

Duela 5.000 urte artzainak gure mendietan ibiltzen ziren. Kulturalki Pirionetan daudenen antzekoak dira. Lautada pasabide bat omen zen, eta bertan, hegoaldekoen eraginez kobrezko tresnak egiten hasi ziren artzainak, baso erdian, artzainek erabiltzen zituzten bideen ondoan, hilobi kolektiboak eraikitzen hasten dira, trikuarriak hain zuzen ere. Mendietan iruinarriak eta harrespilak topatuko ditugu. Artzain hauek , paleolitiko garaiko biztanleen ondorengoak ziren, eta gaur egungo euskaldunen arbasoak. Pentsa dezakegu, erqbiltzen zuten hizkuntza ere, euskararen aurretikoa.

Duela 3.000 urte, Lautadara Europatik datozen beste herri batzuetako kideak etortzen hasten dira: zelta indioeuropearrak. Artzainak, nakazariak eta metalurgialariak dira. Etortzen diren lehenengoak brontzezko tresnak ekarri zituzten, eta ondorengoak burnizkoak. Euskaldunak hauekin nekazaritza eta metalurgiaren arloetan aurrerapausoak ematen hasi ziren, eta mendietatik lautadara jeitsi ziren. Leku estrategikoetan kokatu ziren, babesteko leku egokiak, esaterako, Henaioko Kastroan ( brontze arokoa),gaur egungo Dulantzi inguruan, eta Santa Luciakoan ( burni arokoa), gaur egungo Gebara inguruan.

Argazkia: Arrizalako Sorginetxe Trikuharria

Arrizalako Sorginetxe Trikuharria

Logo Cuadrilla Agurain