logo
arabako lautada
Zabaldu: Facebook Twitter Google Plus

La Comarca

Natura

Landaretza

Lautadako jatorrizko landaretza baso zabalak ziren, lautada osoa hartzen zuten basoek. Gaur egun ditugun landaretza mantxak espezie autoktonoak osatzen dituzte gehienbat; pinua, izeia, alertzea eta nekosta izan ezik, hauek gizonak landatutakoak dira eta. Mendietqko basoak ondo mantendu dira, baina lautadan nekazaritzak hartu ditu lur gehienak,baso irla txiki batzuk salbu,hauetako batzuk garrantzi handikoak. 800 metrotik gora, , iparraldeko zein hegoaldeko zerratan, pagoa da nagusi (Fagus sylvatica). Hortik behera, hegoaldeko mendi magaletan, , ametza da nagusi(Quercus pyrenaica), eta ipar orientazioa daukaten magaletan, haritza(Quercus robur), azken hau ipar orientazioa duten magaletan ere ematen da,baina altuera baxuagoan. Haritza zonalde lauetan ere agertzen zaigu, erkametzari bide eginez(Quercus faginea). Gebara-Aldaiako mendi zerran, esoezie nagusia artea da (Quercus rotundifolia). Ibaiak haltz zuriez inguratuta azaltzen zaizkigu.

Fauna

Fauna, gizakiaren presentzia oso handia den arren, neurri batean ugaria eta askotarikoa da. Lautadako habitatak asko aldatu ziren Ullibarri-Ganboako urtegia eraiki zutenetik 1950a inguruan. Batez ere uretako fauna eta hegazti-fauna. Lautadako ibai eta erreken erregina amuarraina da. Bertako ibai-karramarroa, lehen oso ugaria, beste lekuetako espeziekin ordezkatua izan da. Lur faunari dagokionez, gardatxoa eta suge mota desberdinak aipatu behar ditugu. Ugaztunen artean erbia, katagorria, orkatza eta muxarra; ugaztun haragijaleen artean erbinudea, marta, igaraba, bisoia, azeria, el eta basurdea. Lautadako faunaren harribitxiak hegaztiak dira. Urtegiaren hegoaldea, Mendixur ingurua, en Mendixur, aterpe ezinhobea da hegaztientzat, RAMSAR hezegune moduan izendatua Han mota guztietako hegaztiak bistara ditzakegu: murgilak, lertxunak, kopetazuriak eta ahate espezie ugari. Arrano beltzek eta sai zuriak hegoaldeko zerratan egiten dituzte habiak . Zikoina, kanpandorretan hasi da kabia egiten berriz ere, urte askotan ikusi gabe egon garen arren . Eper eta galeperrak nekazal lurrak hartzen dituzte; eta ibar, ibar-baso eta basotxoakbeste espezie askoren bizilekuak dira. Pagauso eta oilagorren pasea ehiztarientzako oso erakargarria izaten da.

Logo Cuadrilla Agurain