logo
arabako lautada
Zabaldu: Facebook Twitter Google Plus

La Comarca

Ondarea

Lautada historikoki igarobide eremu garrantzitsua izan da, bidegurutze gunea, hain zuzen ere. Aintzinatik jende askok igaro du lur eremu hau iparreldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Horrek ez du esan nahi bertako biztanleek izarera propioa mantendu ez dutenik, kontrakoa, beste kulturekiko harremanek bertako kultura sendotzeko balio izan baitu, haiengandik elementu aberasgarri asko jaso dute eta.

Lautadako biztanleen izaera bere ondarean isladatzen da. Neolitikoko artzainen garaitik gaur egunera jarraikortasun bat eman da, eta hori monumentu megalitikoetan eta gaur egungo eraikinetan ikus daiteke. Antzinarotik Goi Erdi Arorako trantzizioan arkeologia aztarnak besterik ez ditugu, baina hauek baieztatzen dute erromatar garaiko euskaldunen eta euskal-nafarren artean jarraikortasun bat eman dela Baskonia osoan . Garai honetan populazioa "villa" txikietan biltzen zen, eta denbora pasa ahala jaun batek gobernatzen zituen herriskak bilakatu ziren. Herri gune hauek eraikina arruntez osaturik zeuden, egurrez eraikitakoak eta elizaren inguruan biltzen zirenak. Piskanaka eliza txiki hauek beste handiago batzuekin ordezkatu ziren, eta hauen eraikuntzan harria erabiltzen zen. Oparotasun garaietan, XIII. mendean, Salvatierra Hagurahinen gainean fundatu zen, eta XVI. mendean, Salvatierrak errealengoa berreskuratu eta Amerikak aurkitu ziren, azken honek dirua ekarri zuen Lautadako lur eremura. Prozesu hauen ondorioz, antzinako eliza erromanikoak eliza gotikoekin ordezkatuak izan ziren lehenengo fase batean, eta tardogotikoekin bigarren fase batean, XVI . mendean.Hala ere, eliza hauek erromanikoaren ezaugarri dezente mantendu zituzten; lehioak, bataiarriak, portadak...

Beraz, Lautadan aurrerromanikoko eliza txikiak ikus ditzakegu; Aistrako San Julian eta Santa Basilisa..., eta baita eliza erromaniko txikiak ere; baina batez ere, elementu erromanikoak dituzten eliza gotikoak, eta beranduago Aguraingo elementu errenazentistak dituzten eliza tardogotikoak ere bai. Hauetako eliza batzuk; Gazeo, Alaiza eta Añuakoak, garai hartako margoak mantentzen dituzte beraien hormetan, garai hartan oso zabaldua zegoen ohitura baitzen Lautadan.

Arkitektura zibilean jauntxoen etxeak nabarmentzekoak dira, hauek hidalgoen etxe arruntak zein jauregiak izan daitezke. Gaur egun batzuk erortzeko zorian daude, esaterako, Gebarakoa, baina beste batzuk oraindik ere erabiltzen dira; Begoñaren etxea, Azkarragaren etxea... Ezin ditugu eraikin militarrak ahaztu, Aguraingo Harresia eta Gebarako Gaztelua esaterako.

Fotografía: Iglesia de Santa María de Ayala

Ayala-ko Santa Maria eliza

Logo Cuadrilla Agurain